Organo baten aurkikuntza ahanzten ez den momentu bat da.
Lehen mailako ikasleentzat aurkikuntza-bisitak aitzinetik erreserbatzen ahalko dira, berdin Kanboko kolegioko musika ikasleentzat. Kolegioko ikasleek organoaren mundu hain berezian murgiltzeko parada izango dute, iniziazio organologiko baten bidez eta instrumentu eder horrek sortzen duen soinu kontinente berriaz gozatuz.
MUSIKARENTZAT, Kanboko musika eskola, Kanboko Jondoni Laurendi elizan organo berriaren kokatzearen karietara bideratuko diren dinamika guzien erdigunean egongo da. Ondoko bideo huntan Josianne Dionnau MUSIKARENTZAT eskolako Zuzendari-Ordeak argibideak emaiten dauzkigu :
David Rachet, Kanboko Harmoniaren kudeatzaile eta Euskal Herriko Orkesta Sinfonikoaren koordinatzaileak , ontzat hartzen du organoaren aurkikuntzaren interes pedagogikoa:
Proiektuaren finantzamendua laguntzeko edo berdin organo berriarekin momentu gogoangarriak bizitzeko, David Rachet-k kontzertu aukera asko ikusten ditu