Les amis de l'orgue de Saint Laurent de Cambo

Kanboko Organoa Moldatu

English Français

Organogilea

Organoa moldatuko duen ofizialea organogilea  deitzen da. Thomas Ospital -ek ofizio hortaz argibideak emaiten dauzkigu, eta ere organoaren moldakuntzak eskatzen dituen urratsetaz.

Gaur egun Kanboko elizan dagon instrumentua parropiak erosi zuen XIX. mende erdialdera. Clergeau jaun apezaren lantzat emana da. Pertsonaia liluragarri hau aldian aldi izan zen apez, idazle (Chateaubriand-en biografoa), musikari, asmatzaile baita ere banko kudeatzaile, enpresa-buru…

Segur aski Clergeau jaun apezak ez zuen sekula organorik egin, hortarako Stolz edo Alizant bezalako enpresekin partzuer jartzen zen. Nagusiki zor zaio parropia xumeenentzat eskuragarri izan zitezkeen organoak asmatu izana.


Gaur egungo organoaren itxura

Instrumentu horiek gehienak eredu beraren arabera moldatuak dira: esku-teklatu doinu-aldatzaile bat, 6etik 8arterako thiraderak (zonbait, baxu eta gainekoen artean berexiak) eta tiraza egoileko oin-teklatu bat.

Instrumentu horien bokazionea nagusiki liturgikoa da, kantikak edo kantu-berdindua laguntzeko ziren. Ondorioz ahalbide musikalak arras mugatuak dira.

Kanboko organoa Clergeau jaun apezaren instrumentu tipikoa da. 54 notatako esku-teklatu doinu-aldatzaile bat eta tiraza egoileko 18 notatako oin-tekaltu bat badauzka.


Kanboko gaur egungo organoaren Esku-Teklatu doinu-aldatzailea



Osaera  :
Flûte 8’
Bourdon 8’ Viole de Gambe 8’
Voix Céleste 8’
Prestant 4’
Octavin 2’
Basson 8’ (Basses)
Trompette 8’ (Dessus)
Clairon 4’ (Basses)
Hautbois 8’ (Dessus)


Tomas Ospital Kanboko Jondoni Laurendi organoaren probatzen

Instrumentu hau ez da kasik sekula erabilia bere ahalbideak mugatuegiak direlako. Ez du balio ondarezko eta artistiko handirik. Instrumentu mota hunek bokazione praktikoa zuen musikala baino gehiago.

Horra zergatik Kanboko Hiria bere elizarentzat asmatu eta moldatu instrumentu berri batetaz jabetu nahi den. Organo berriaren tokikotzeari doazkion lanak ondarean aditu arkitekto baten gainbegiradapean eramanak izango dira.

Kanboko elizak, Euskal Herriko eliza tipiko bat izanik, zurezko galeriak baditu. Ondorioz akustika argia da eta oihartzun guttikoa. Horra zergatik nahiago dugun Saxoniar lurraldeko alemaniar estetika barrokoko organo bat hautatu. Inspirazio iturri gisa aipatuko ditugu nagusiki Gottfried Silbermann-ek sortu instrumentuak.
Hementxe jarraian, Silbermann estiloaren irudi bat. (©Kristian Wegscheider)

Aperçu général de l'orgue

Kontua ez da dagoen instrumentu bat kopiatzea, bainan bai estilo eta teknika hoietarik leialki inspiratzea, Kanboko elizari egokituriko organo bat moldatzeko.

Organo berria zaharberritze lanetan dagon aparteko eliza hortan kokatuko da, tokiko arkitekturaren edertasuna desitxuratu gabe. Mublea elizaren apainduran harmoniatsuki sartuko da, osotasunaren neurriak errespetatuz, gehitu osagai baten itxura eman gabe.

Organo berriaren izaria %60ez handiagokoa izango da : estai bat beherago, lehen galerian, bermatua izanen da. Manka elizaren gangaraino loratzen ahalko da, 8 metroko goratasunarekin.

Obra batzu egin beharko dira galeriak egokitzeko, hala nola bigarren galeriaren zoladura kendu beharko den, hau XIX. mendekoa ditaike, organoa tokian jartzeko moldatua. Segur aski galeriak azkartu beharko dira instrumetuaren pisua jasaiteko. Obra hauen gauzatzea eta prezioa tratuan barne izanen dira.

Proiektuaren ezaugarriak

Organoa 56 notatako bi esku-teklatuz eta 30 notatako oin-teklatu batez osatua izanen da.

Instrumentu berriaren gaitasun musikala, oraikoari konparatuz, 4 / 5 aldiz handiagokoa izanen da.

Huna gogoeta- eta eztabaida-gai gisa proposatzen dugun osamoldea :

17 joko ikusten ditugu. 56 notatako esku-teklatu batek manatuko du joko bakoitza soit 4 octaves 2/3 de 12 notes : do-ré-mi-fa-sol-la-si et les 5 demi-tons (do#-ré#-fa#-sol#-la#)

Jokoen izenak (hemen alemanieraz jarriak), gehienetan, imitatzen dituzten soinuekin zerikusia dute:

Dulcian adibidez basoinaren aitzinekoa da. Tronpete izeneko jokoak ez du itzultzea merezi.

Posaumen tronbona da,  Hohlflöte xirula eta abar. Soinu goratasuna ere adieraz dezake: subass edo zortzidun 4a

Jokoen neurria oin bidez adierazten da: Subass 16′-ek 16 oineko tutuak erran nahi du, hots +/- 4,88 metrokoak, beraz biziki luzeak nota azpikoenentzat.

Hauptwerk :
Principal 8’
Viola di gamba 8’
Hohlflöte 8’
Oktave 4’
Nasat 3’
Oktave 2’
Mixtur V
Trompete 8’
Positiv :
Holzgedackt 8’
Holzprincipal 4’
Waldflöte 2’
Sesquialtera II
Dulcian 8’


Pedal :
Subass 16’
Octavbass 8’
Posaunen 16’
Trompete 8’



Noten eta tiraderen transmisioa mekanikoa izango da. Airetegiak grabaduradunak izango dira eta tiradurak lerragarriak, zur hutsezkoak, langintza tradizionalekoak. Mekanika ahal bezain zuzenezkoa izango da (dilindan ezarria edo oinkagarria) eta gutieneko egokitze puntukoa.

Registre coulissant

Oin-teklatua 30 notaz osatua izango da (bi zortzidun ta bi hereneko)

Kontsola barnean kokatuko dira 56 notatako 2 teklatu eta tiragailuak saihetsetako bi tauletan.

Teklatuen jogailuen gaia dagoeneko zehaztugabea da, baliteke zurbeltza izaitea : aitzinkontuaren arabera egingo da hautua. Iduri duenez bolia bazteruta izango da.

Organogilearen esku utziko da hauskoteriaren diseinua. Kontsolaren gibelaldean jarria izango da lehen estaian, 2 edo 3 hauskoz osatua izango da motor elektriko batek aktibaturik: ahalbide teknikoak zehaztuko dituzte organogileek eskaintza deialdi garaian.

Akordea giro doi bat desberdinekoan egingo da. Giroaren azken hautua egingo da erabiltzaile nagusienen adostasunarekin. Diapasoia 442 Hzkoa izan daiteke 18 gradurekin.

Organoak lehen galeriatik abiaturik 8 metroko goratasuna izanik, manka xuxenaz gorputz bakarrekoa izango da. Organogileak bizkar organo-ttipi bat gehitu nahiko balu, bere hautua onarrarazi beharko luke ala teknikoki ala musikalki.


Manka estilo barrokokoa izango da Silbermann itsutuki imitatu gabe. Zura koloratua izango da, koruko eta berriztatze lanetan dagon gangako koloreak errepikatuz. Urre kolorezko apaingailuak ere sartuko dira.
Azkenik mankak eliz koruaren apaindurari errefera emango dio, nabarmenkeriarik gabe bainan molde orekatuan.

English Français