Les amis de l'orgue de Saint Laurent de Cambo

Emaitza Eta Babesletza

English Français

ORGANO TUTU BATEN GOZAITA EDO GOZAMA BILAKA ZAITEZ!

Gure organo barroko baten moldatze proiektua gauzatzeko diru asko bildu beharko da. Horra zergatik zure laguntzaren beharra dugun.

Organoaren tutu bat edo gehiagoren gozaita/gozama bihurtzea proposatzen dautzugu. Zuen emaitzek lagunduko gaituzte proiektu zoragarri hunen gauzatzen.

Finantza Publikoen Zuzendaritza Orokorrak, 2019ko maiatzaren 15eko gutun baten bidez, onartu du gure elkartearentzat interes orokorreko ezaugarria. Gisa hortan elkarteari ezagutua zaio agiri fiskalak egiteko eskubidea diru emaitzak egiten dituzten pertsoneri.(art. 200 et 238 bis du code général des impôts). Diru emaitzek eskaini zenbatekoaren %66aren zerga apaltze eskubidea emaiten dute, zergapeko errebenioen %20a mugatzat izanik.

Adibidez, 230 euroko tutu baten babesletza errealki 75,90 euro gostatzen da apaltze fiskala kondutan hartu ondoan.

Zerga ordainagiria jasotzeko, egin klik harremanetarako orrian eta utzi zure helbide osoa mezuan, ordainagiria bidali ahal izateko

Emaileak eskertzeko, hauen izenak agertuko dira webgunean plazaratuko den emaileen zerrendan.

« Gozaita eta gozamak » ezaugarri hunekin berarekin agertuko dira webgunean. Organoaren aurkezpen liburuska irudiztatua eskuratuko dute, organo kontzertu baterako bi pertsonentzat baliagarri izango den gomita batekin batera.

Berriz ere diogu Gottfried Silbermann organogileak asmatu instrumentu barroko baten hautua egina dugula.
Organoak 1.000 tutu inguru izango ditu eta Manka elizaren gangaraino loratzen ahalko da, 8 metroko goratasunarekin. Organo berriaren izaria %60ez handiagokoa izango da.


Zirrimarrazki hunek geroko instrumentuaren izariaren ideia bat emaiten du.
 

Babesletzari dagokionez pentsatzen dugu tutu jokoen neurriaren araberako zenbateko bat finkatzea.


Tutu bi adibide : ahoduna eta mihiduna

Joko bat neurri desberdineko tutuez osatua da:

Illustration d’un jeu d’orgue

Zangoa (0,3048 metro) da tutuen goratasunaren neurtaraua.

Babesletza molde desberdinak eskaintzen dauzkitzugu zure joko berezia hautatuz:

2 oineko joko baten tutueri dagokionez (hots 0,6096 metro) molde hortako 2 joko izango dira: Oktave et Waldflöte

Hauez gain izango dira 3 oineko “Nasat” joko bati doazkion tutuak (hots 0,9144 metro)

Izango dira bestalde 4 oineko joko bati doazkion tutuak (hots 1,2192 metro), bai eta ere 8 oineko joko bati doazkion tutuak (hots 2,4384 metro) eta azkenik 16 oineko 2 jokori doazkioten tutuak (hots 4,8768 metro): Subass eta Posaunen

Pour des raisons totalement indépendantes de notre volonté et du site Web, les paiements via carte bleue sont suspendus pour l’instant. Dès lors nous vous remercions de bien vouloir nous adresser vos dons par chèque et nous l’envoyer via courrier classique à :
Association “Les Amis de l’orgue Saint-Laurent de Cambo”
Mairie de Cambo-Les-Bains Hôtel de ville
Avenue de la Mairie
64250 Cambo-les-bains

Tomas Ospital-ek esplikatzen dauku zergatik den hain handia organo baten moldaketaren kostua

David Rachet-ek kontzertu ederrak hitzemaiten ditu proiektua sustengatzeko:
Kanboko Harmoniarekin
Euskal Herriko Orkestra Sinfonikoarekin
Bai eta ere tronpetista bakarlari gisa


English Français