Les amis de l'orgue de Saint Laurent de Cambo

Mezenas Bilaka Zaitez

English Français

Mezenas Bilaka Zaitez Organo Barroko Kanboko

Finantza Publikoen Zuzendaritza Orokorrak, 2019ko maiatzaren 15eko gutun baten bidez, onartu du gure elkartearentzat interes orokorreko ezaugarria. Gisa hortan elkarteari ezagutua zaio agiri fiskalak egiteko eskubidea diru emaitzak egiten dituzten pertsoneri. (art. 200 et 238 bis du code général des impôts).

Diru emaitzek eskaini zenbatekoaren %66aren zerga apaltze eskubidea emaiten dute, zergapeko errebenioen %20a mugatzat izanik.

Zerga ordainagiria jasotzeko, egin klik harremanetarako orrian eta utzi zure helbide osoa mezuan, ordainagiria bidali ahal izateko

Gure proiektua gisa adierazgarrian lagundu nahi baduzu, organo jokoak finantzatzeko hainbat molde eskaintzen dauzkitzugu.


Organo joko adibidea

Proiektuan partzuer izan nahi baduzu adibidez ufagailua edo manka edo berdin teklatuak… finantzatuz, galdegitzen dautzugu mezu bidez zure helbideak ezagutaraztea eta zurekin harremanetan sartuko gira mezenas handi izaiteko zure xedea entzuteko.

Clavier et tirants de registres (permet de choisir les jeux)
Extrait de l’ouvrage “L’orgue et l’organiste”

Huna emaitzabide proposamen zonbait. Bistan dena, norbera libro da emaitzabide pertsonalizatu bat proposatzeko mezu bat bidaliz

2 oineko joko baten finantzaketa
7200 €
3 oineko joko baten finantzaketa
7900 €
4 oineko joko baten finantzaketa
8400 €
16 oineko joko baten finantzaketa
12000 €
Mezenasgo librea Zenbateko librea
Montant libre (1000€ minimum)

Proiektuan inplikatzeagatik sari gisa eskuratuko dituzu: estreinaldi kontzerturako gomita bat 2 presunentzat.
Hunen ondoko ospakizunerako gomita bat 2 presunentzat. Instrumetu berriarekin grabatua izanen den organo-CD bat.

Tomas Ospital-ek esplikatzen dauku zergatik den hain handia organo baten moldaketaren kostua

David Rachet-ek kontzertu ederrak hitzemaiten ditu proiektua sustengatzeko:
Kanboko Harmoniarekin
Euskal Herriko Orkestra Sinfonikoarekin
Bai eta ere tronpetista bakarlari gisa

English Français