Les amis de l'orgue de Saint Laurent de Cambo
Slide background
Slide background
Slide background
Slide background

Harrera Orrialdea

English Français

Elkartearen eta organo barrokoaren jabetze proiektuaren aurkezpena

Proiektu pedagogikoa

Aurkikuntza ikastaroak (eskoliarra)
MUSIKARENTZAT-en inplikazioa
Kultura organistikoaren hedapena
Gune erakargarri baten garapena

Aperçu général de l'orgue

Kanboko organoa moldatu

Organo berriak 56 notatako bi esku-teklatu eta 30 notatako oin-teklatu bat izango ditu

Le choeur Arraga en concert dans l'église saint Laurent de Cambo

Kultura organistikoaren hedapena

Tokiko baliabideak fagoratu : Kanboko harmonia-taldea
Arraga gizon-emazte abesbatza
Arnaga laukotea
LKontserbatorioak

« Master class » antolakuntza

Ziburuko organoarekin lankidetzan eta Tomas Ospital (Parisko Kontserbatorio Nazionalan esku-teklatu harmonizazio irakasle) organistak animaturik

Ongi etorri !

« Kanboko Jondoni Laurendi Organoaren Lagunak » gure elkarteak ongi etorria opa dizu. Kanboko eliza organo barroko batez hornitzeko gure proiektua handinahikoa da bainan beharrezkoa

Oraiko organoa XIX. mendeko tresna ttipi bat da, gelako organoen neurrikoa. Bere liturgia laguntzaile eginbeharra nekez betetzen du eta kontzertuetarako ez da erabilgarria.

Kanboko Jondoni Laurendi elizako oraiko organoa

Tomas Ospital da organo berriaren proiektua moldatzeko gure kontseilaria, Filipe Lefèvre bere irakasle ohi, « Orgue en France » Batzordearen-buru eta Parisko Andredena Maria katedraleko organo nagusien ko-tituludunaren laguntzarekin

Gure lehia : Kanboko Jondoni Laurendi eliza hiru misione izango dituen kalitatezko tresna batetaz hornitzea

Xede kulturala:

Organo-musika eta organoari loturiko musika moten (boz-talde, abesbatza, instrumentu-musika) sustatzea adibidez Arnaga Laukotearekin

Xede kultuala :

Organoa liturgi ospakizunen edertasuna aberasteko baliatzen ahalko da

Xede pedagogikoa :

Organo barroko berria Baionako Kontserbatorioko organo ikasleentzat gune erakargarria bihur daiteke. Organoa bisita eta aurkikuntza gai izaiten ahalko da musika eskoletako ikasleentzat. Azkenik, Tomas Ospital-ek Ziburuko nederlandar motako organo barrokoarekin kidetzan anima ditzakeen Azkenik, Tomas Ospital-ek Ziburuko nederlandar motako organo barrokoarekin kidetzan anima ditzakeen “Master-Class“-en sorkuntza sostengatuko da.

David Rachet Kanboko Harmoniaren kudeatzaileak, ontzat hartzen du organoaren aurkikuntzaren interes pedagogikoa, Kanboko Jondoni Laurendi elizaren jabegoan organo barrokoa jartzeko helburuarekin.

Muzikarentzat, Kanboar musika eskola, Kanboko Jondoni Laurendi elizan organo berria sartzearen karietara bideratu daitezkeen dinamika guzien erdigunean egongo da. Ondoko bideoan, Josianne Dionnau « Musikarentzat » elkartearen zuzendari-ordeak emaiten ditu argibideak :

Esteban Landart (Baiona eta Donostiako Kontserbatorioetan irakasle), Tomas Ospital (Parisko Kontserbatorioan irakasle eta Jondoni Eustasioko organo nagusien tituluduna) et Jesús Martin Moro (Paueko Kontserbatorioan irakasle) dira elkartearen ohorezko kideak.


Tomas Ospital-ek Kanboko Jondoni Laurendi organoa ezagutzen du : jada erabiltzeko parada izan du probatzeko

Kanboko eliza

Kanboko eliza XVII. mendekoa da. Sailkatua da.

Kanboko eliza

Akustika bikaina du, oihartzun gutikoa. Organo berria kokatzeko bolumena askitto mugatua da, tokian dauden galeriak errespetatuz.

Kanboko Jondoni Laurendi elizako oraiko organoa

Horra zergatik nahiago dugun Gottfried Silbermann organogileak asmaturiko Alemania hegoaldeko instrumentu barroko baten hautua egin.

Sculpture mettant en scène Gottfried Silbermann

Organo mota hori, tokian dagon erretaula zoragarriaren parean, arras harmoniatsuki kokatzen ahalko da elizan.

Le retable baroque avant les travaux de restauration (Église st Laurent de Cambo)

Ondoko urratsak hauek izanen dira : proiektu burutua gakatu, organogileen kandidatureri dei egin (Herriko Etxeko zerbitzu teknikoan lana), finantzamendu kanpaina bidean jarri.

Karia hortara, emaileeri tutu bat babestea proposatuko diotegu. Gure xedea da ere proiektu hunek motibatu mezenas zonbait erakartzea. Organoaren « zati » batzu eskain ditzakete (joko oso bat edo zonbait, teklatuak eta abar…).

Oraidanik, gure proiektuaz interesatuak direnak « Kanboko Jondoni Laurendi Organoaren Lagunak » Elkartearen kide egin daitezke beren burua Posta bidez ezagutaraziz Kanboko Zerbitzu Arrunten Zentrora – 14 Herriko Etxeko bidea. Urte-saria 20 eurotan finkatua da.

Gure helburua da eliza instrumentu bikain eta erakargarriaz hornitua izan dadin, herriari organo arrunt moderno baten gastoa baino gehiago kargatu gabe. Herria da azkenean organo berriaren jabe geldituko dena eta espero dugu hemendik urte guti barne Kanboarrak harro izaitea herritarren arteko ondarean osagai berri hau kondatzeagatik.

English Français