Les amis de l'orgue de Saint Laurent de Cambo

Proiektua

English Français

Kanboko barroko ereduko (Silbermann tipokoa) organo berria XVIII. mende hastapeneko saxoi organoen inspiraziokoa izango da, eta misione ez bakarrik kultualak (liturgikoak) edo kulturalak (kontzertuak) beteko ditu bainan ere pedagogiko handinahiak.

Jarduera pedagokikoak hiru ardatz nagusietan banatuko dira :

1/ Kultura organistikoaren hedapena tokiko baliabide musikalak oinarritzat hartuz :

MUSIKARENTZAT Kanboko musika eskolak nagusiki zurezko eta kobrezko instrumentuak erakasten ditu


Kanboko musika eskola

Instrumentu hoiek eta organoa batzen dituen lan proiektu bat bidean jarriko dugu urtean behin kontzertu amankomun bat eskaintzeko xedearekin, (Santa Xexiliaren karietara adibidez) errepertorioa instrumentu uztartze berezi horri egokituz.

Eskola musikatik sortu Harmonia Taldearentzat ibere gaitasunak beste musika mota batzueri hedatzeko eta bere errepertorioa mota akuilagarriz aberasteko parada izango da.

Azkenik, eskolaren arduradunak prest daude organo klase baten plantan jartzea estudiatzeko, beraientzat erabilgarri izango den kalitatezko insrumentu bat eskura baldin badute finkatu beharreko baldintzetan (instrumentuaren asteroko erabilpena segurtatuko lukeen partaidetza hitzarmen bat, entzunaldiak, urte ondarrean ikasleek eskaini kontzertua…)



Kanboko Harmonia

Bere aberastasunen artean Kanboko herriak gizon-emazte abebatza bat dauka, ARRAGA, organoa eta boza uztartzen dituen kontzertu bat antola dezakeena. Musika Sakratuari dagokionez, aukerak zabalak dira, obrak ez dira falta, zailtasun askotakoak. Gisa hortako lankidetzaren urraskako hurbiltzea errexten dute.



ARRAGA gizon-emazte abesbatza

Azkenik, organoaren aurkikuntza-bisitak plantan jartzen ahalko dira Kanboko kolegioko musika ikasleentzat. Kolegioko ikasleek organoaren mundu hain berezian murgiltzeko parada izango dute, iniziazio organologiko baten bidez eta instrumentu eder horrek sortzen duen soinu kontinente berriaz gozatuz.

2 ) Gune erakargarri baten garapena :

Baiona Kontserbatorioetako eta Donostiako Kontserbatorioetako organo ikasleen aldeko gune erakargarri baten garapena (Zibururekin halabeharrez, hango nederlandar tipoko organo handi barrokoa baliatuz)


Ziburuko organoa

Tokiko erakaslea, Esteban LANDART « Kanboko Jondoni Laurendi Organoaren Lagunak » elkarteko ohorezko kidea da.

Esteban Landart

Gure xedea da organo berria haren ikasleen eskura jartzea, berak instrumentu mota horrentzat duen interesean bermatuz. Alabaina, organo barrokorik ez dago ez Baionan, ez Baiona-Angelu-Miarritze hiri elkargoaren inguru hurbilean. Kanbo, aldiz, hiri elkargo hortarik hogei minutako bidean da autoz.

Ondorioz, Kanboko Herriko Etxea (instrumentuaren jabea), parropia (erabiltzaile izendatua) eta Baionako Kontserbatorioa lotuko dituen hitzarmen bat plantan jarriko dugu.

Conservatoire de Bayonne

3) Organo « Master-Class » en antolakuntza, Ziburuko organoa ere barne sartuz. Tomas Ospital , elkarteko ohorezko kidea eta gure proiektuarentzat organista kontseilari nagusia, da begiztatua « Master Class » hoein animatzeko. Bere pedagogo bertute handiak ( Parisko Kontserbatorio Nazionalean teklatu-harmonizazioan irakasle izanik bestalde) eta bere famak mugaz haindiko ikasleak ere erakar ditzakete.

Thomas Ospital

Argazkia : ©Céline-Nieszawer

Zibururekiko partaidetza ideala liteke (eta arras xedatua) estilo guziz desberdineko bi organo barroko erabiltzeko parada eskain lezakeelako partehartzaileeri. « Organoaren Lagunak » elkartea eta Kanboko Herriko Etxea oraidanik prest daude proiektu hau sustengatzeko.

English Français