Organo baten aurkikuntza ahanzten ez den momentu bat da. David Rachet, Kanboko Harmoniaren kudeatzaileak, ontzat hartzen du organoaren aurkikuntzaren interes pedagogikoa, Kanboko Jondoni Laurendi elizaren jabegoan organo barrokoa jartzeko helburuarekin :
Asmoa da Kanboko musika eskolarekin lankidetza-bide bat bilatzea eta proposatzea, musika errepertorio berri bat landuz urtean behin kontzertu amankomun bat eskaintzeko xedearekin. Eskola musikatik sortu Harmonia Taldearentzat bere gaitasunak beste musika mota batzueri hedatzeko eta bere errepertorioa mota akuilagarriz aberasteko parada izango da.
Organo klase bat plantan jartzea : Kanboko MUSIKARENTZAT musika eskolarekin, beraientzat erabilgarri izango den kalitatezko insrumentu bat eskura jartzen baldin bazaiote finkatu beharreko baldintzetan (instrumentuaren asteroko erabilpena segurtatuko lukeen partaidetza hitzarmen bat, entzunaldiak, urte ondarrean ikasleek eskaini kontzertua…)
Ikasleen aldeko gune erakargarri : Baiona eta Donostiako Kontserbatorioetako organo ikasleen aldeko gune erakargarri baten garapena (Zibururekin halabeharrez, hango nederlandar tipoko organo handi barrokoa baliatuz).
Musika barrokoaren eta estilo barrokoko munduaren aurkikuntza : Oldar artistikoa Italian sortu zen Erroma, Mantova, Venezia eta Florentzia hirietan XVI. mende-erdialdetik goiti eta iraun zuen XVIII. mende erdialderarte. Musika barrokoa XVII. mendean agertzen da.